Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Ez da sufrimendurik gabeko partidarik (2-3)

Eibarrek Ligako bigarren garaipena eskuratu du Real B-ren aurka

Eibarrek Real B hartu du mendean Ligako bosgarren jardunaldian. Armaginek bigarren garaipena lortu dute norgehiagoka bikain bat egin eta gero. Lehia borobila egiten ari baziren ere, nahi baina gehiago sufritu behar izan dute etxekoen lehia amaierako erreakzioaren ostean. Zorionez Stoichkovek, bi bider, eta Corpasek egindako golak nahikoa izan dira hiru puntuak Eibarrera ekartzeko.

Taldea nagusi izan da lehen zatian eta geldikako jokaldi batean aurrea hartzea lortu du. Gola estrategia jokaldi batean iritsi da. Javi Muñozen erdiraketa Burgosek buruz jo du bigarren zutoinean eta Stoichkovek ederki errematatu du elastiko gorri-urdinarekin zuen lehen gola egiteko.

Bigarren zatian, Garitanoren mutilek errenta handitzea lortu dute bitan eta 0-3koa jarri dute markagailuan. 72. minutuan, ordea, Karrikaburuk etxekoak gerturatu ditu markagailuan eta minutu batzuk geroago, Alkainek aldea murriztu du eta emozio handia eman dio lehia amaierari.

Cantero berdinketa saihestu behar izan du geldiketa bikain bi egin da eta hala, armaginek denboraldiko bigarren garaipena lortu dute, ez sufrimendurik gabe. Taldeak gaur izandako sentsazio onak baieztatzeko aukera izango du datorren astean Ipuruan Xixongo Sportingen aurka.