Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Euskararen Baloia kanpaina amaitu da sari banaketarekin

Elgoibarko Ikastolako haurrak Atxabalpen izan dira gaur

SD Eibar Fundazioak ikasleen artean euskararen erabilera sustatzeko antolatu duen Euskararen Baloia kanpaina aste honetan amaitu da, lehiaketa irabazi duten ikastetxeei sariak emanez.
Elgoibarko Ikastolako Lehen Hezkuntzako Hirugarren Mailako haurrak, lehen saria irabazi dutenak, Atxabalpen izan dira gaur gizonezkoen lehen taldearen entrenamendua ikusten, Pantxika armaginen maskota lagun zutela. Taldearen autobusean joan dira Atxabalpera, eta entrenamendua ikusi ondoren, jokalariekin  argazki sasoi bat egon da, autografoak eta posterrak sinatuz.
Aste honetan bertan, Eibarko Aldatze Ikastetxeko ikasleek bigarren saria jaso dute, hau da, gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeetako jokalariek sinatutako baloiak.
Eibar, Ermua eta Elgoibarko 10 ikastetxetako 400 haur baino gehiagok parte hartu dute Euskararen Baloiaren laugarren edizioan. SD Eibar Fundazioko eta SD Eibar Fundazioko arduradunek, Joseba Etxeberria eta Yerai Martin entrenatzaileek eta Emun, Akebai eta Eta kitto! taldeetako ordezkariek osatutako epaimahaiak aukeratu ditu lehiaketako proiektu irabazleak.