Skip to main content
Kluba

Euskara eta Kirola Jardunaldia egingo dute Ipuruan ostegun honetan

Ipuruako Formakuntza Zentroan egingo dira hitzaldiok 18:30tan hasita

There are no reactions yet. Be the first!

Eibar Kirol Elkarteak, bere Fundazioaren bidez, Kirolgi eta Eibarko Akebai plataformaren laguntzaz, “Euskara eta Kirola” Jardunaldia antolatu du ostegun honetan.

Jardunaldia arratsaldeko 18:30tan hasiko da Ipuruako Formakuntza zentroan, eta Elena Azpeitia kazetariak gidatuko ditu solasaldiak.

Kirola eta Gazteak izenburuko solasaldian Eibar KE-ren Fundazioko bost kirolarik hartuko dute parte: Maite Maiora, Markel Alberdi, Odei Jainaga, Pello Osoro eta Malen Ruiz de Azua.

Ondoren, 19:00tatik aurrera, Koikili Lertxundi futbolari ohiak, Matxalen Ziarsolo eskubaloi jokalari ohiak, Amets Txurruka txirrindulari ohiak, Asier Riesgo Eibar KE-ko atezainak eta Aitor Manterola kazetariak "Kirola, Komunikabideak eta Irudi Publikoa" mahai inguruan parte hartuko dute.

Jardunaldiei itxiera Egoitz Txurruka “Txurru” komunikatzaile eta Euskadi Gazteako esatariak emango dio.