Skip to main content
Partida aurretikoa

Euskal Herria Koparekin agur egingo dio Eibarrek aurredenboraldiari

Emakumezkoen lehen taldeak Athletic Cluben aurka jokatuko du larunbatean, 19:00etan

There are no reactions yet. Be the first!

Emakumezkoen lehen taldeak aurredenboraldiaren azken txanpa du aurretik, Euskal Herria Koparen bi lagunartekoekin. Abuzturo jokatzen den txapelketa astelehenean aurkeztu zen Ibaian, parte hartzen duten lau taldeen ordezkariekin: SD Eibar, Deportivo Alavés, Real Sociedad eta Athletic Club.

Asteburu honetan, talde armaginak Athletic Club izango du aurrean, Basarteko futbol zelaian (Amurrio). Partida 19:00etan hasiko da. Bitartean, 19:30tik aurrera, Deportivo Alavés eta Real Sociedad taldeek beste partida jokatuko dute, Joaquín Gastaminza zelaiean (Alegria-Dulantzi).

Bi partiden emaitzak jakin eta gero, Eibarrek hurrengo asteburuko partida zein izango den ezagutuko du; hirugarren eta laugarren postua jokatuko duen edo finala. Hirugarren edo laugarren postua jokatu beharrez gero, hurrengo larunbatean izango da, abuztuaren 23an Dulantzin, 18:30ean. Finala jokatzen bada, aldiz, abuztuaren 24an izango da 16:00etan.

Bi lagunarteko horiek eta gero, Iñaki Goikoetxearen taldeak Liga Fko lehen jardunaldia prestatzen hasiko du. Aste honetan bertan, ordutegia eta data jakin da jada: jarraitzaileek hitzordua izango dute abuztuaren 31ean, Ipuruan, 12:00etatik aurrera.