Skip to main content
EU

Etxeita: "Dakidan guztia emateko gogo handiarekin nator"

Jokalari armagin berriak aitortu duenez, "Eibar beti egon da nire buruan denboraldia amaitu zenetik"

Xabier Etxeita Eibarreko jokalari berri gisa aurkeztu dute gaur goizean. Athleticen hazitako atzelariak eskerrak eman dizkio klubari "ilusioz beteriko proiektu erakargarri honetarako nigan pentsatzeagatik".

"Zehazteko interes gehien nuen aukera izan da. Pozik nago eta eskerrak eman nahi dizkiet klubari eta talde teknikoari, ni etortzeagatik interesa agertzeagatik", adierazi du.

Zornotzakoaren esanetan, "dakidan guztia emateko irrikaz nator, baita zelaian zein kanpoan laguntzeko ere. Nire ibilbidearen une onean nago ahal dudan guztia emateko".

"Beti izan dut buruan Eibar aukera gisa. Nire nortasuna eta lan egiteko modua bat datoz klubak duen ideiarekin", aitortu du jokalari armagin berriak.