Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Esti Aizpurua jokalari armaginak agur esan dio futbolari

Esti Aizpuruak ez du SD Eibarren jarraituko datorren denboraldian. Atzelari armagina duela bi denboraldi iritsi zen SD Eibarrera eta bi denboraldi jokatu ditu armagin bezala. Donostiarrak 2019-2020 denboraldian taldeak lortutako igoeran ere parte hartu zuen.  

Añorga KKEtik etorrita, Esti Aizpuruak zazpi urte jokatu ditu Errealean, bi Oiartzunen eta hilabete batzuk Athletic Cluben, guztiak kategoria gorenean.

32 urterekin, eta futbol ibilbide luzea egin ondoren, Esti Aizpuruak agur esan dio futbolari.

Klubak armagin bezala erakutsitako dedikazioa eta profesionaltasuna eskertzen die eta etorkizunean zorterik onena opa die.

Eskerrik asko, Esti!