Skip to main content
EU
Kluba

Estatu Batuetatik, elastiko armagina janzteko

Rafael Anchia, jatorriz Eibarrekoa, Barak Obamaren Politika eta Negoziazioen Komitean eta Partidu Demokrataren hauteskunde-kanpainan, Hillary Clintonekin batera, parte hartzen duen politiko bat da.

Eibarreko familia asko bezala, Rafael Anchiarenak Estatu Batuetara emigratu behar izan zuen. Bere historia bi belaunaldikoa da. Belaunaldi horiek bere Amerikako familia sustrai eibartarrenekin lotzen dituen harremanak iraunarazten jakin dute. Anchiak Estatu Batuetan eta Antxiak Euskal Autonomia Erkidegoan lurreratzen denetik, euskal sugar hori bizirik iraunarazten du, Eibarrera bisita ugari eginez.

Oraingoan, politiko bihurtutako abokatu horrek eta egun Partidu Demokrataren aldetik Texas House of Representativeseko (Texaseko Parlamentua) kide denak, 2004tik Dallaseko 103. barrutiko hautetsi, ez du galdu nahi izan bere erreferentziako kluba denaren lehen entrenamendua, SD Eibarrena, hain zuzen.

Antxiari, gorri-urdin jantzita eta Maia eta Sofía alabak lagun dituela, Mikel Larrañaga presidenteordeak egin zion harrera Ipuruako estadioaren Presidentetza Palkuan. Instalazioetan zehar bisita egin ondoren, azkenean zaleen artean eta harmailatik, Mendilibarrenak animatu zituen bere lehen ekitaldian.

Rafael Anchiak aipatzeko moduko curriculum bat du: Nazioarteko Merkataritzaren eta Kanpo Harremanen Batzordeko buru da; Partidu Demokrataren hauteskunde-kanpainan parte hartzen du, Hillary Clinton eta Barack Obama Presidentearekin batera; eta ondorengo euskalduneko politikoen taldeko parte da, David Bieter-ekin (Boiseko alkate, Idahon) eta John Garamendirekin (Estatu Batuetako Kongresuko kide) batera.

Euskal diasporari laguntzen dioten hamaika jardueratan dago sartuta, eta bereziki aktibo Washingtonen berriki, uztailean, amaitu zen Festival Smithsonian Folk 2016en. Jaialdi horretan Euskadi izan zen herrialde gonbidatua, eta Anchia estuki aritu zen elkarlanean Eusko Jaurlaritzarekin, Arantza Tapia sailburuak zuzentzen duen Ekonomiaren Garapen Sailaren bidez. Azken horrekin batera parte hartu zuen jaialdian.