Skip to main content
EU
Fundazioa

Esperientziaren Eskolako ikastaroak Ipuruan egingo dira

Ikasten Elkarteak astean 3 aldiz emango ditu eskolak Ipar Harmailako ikasgeletan

SD Eibar Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu du Ikasten Elkartearekin 2021-2022 ikasturterako. Esperientziaren Eskolak 55 urtetik gorakoentzako eskola-programa eskainiko du Ipar Harmailako ikasgeletan. Ikasleek instalazioak erabiltzeko aukera izango dute prestakuntza jasotzeko. Fundazioak inguruko elkarteetatik hurbil egoteko konpromisoa berretsi nahi du, eta, aldi berean, eskualdeko prestakuntza-eskaintza zabaltzeko espazioak sustatzen ditu.

Ikasten Elkarteak bere Esperientzia Eskolaren bitartez sustatzen dituen klaseak urriaren 26an hasi eta 2022ko maiatzaren 27an amaituko dira. Astean hiru aldiz izango idira (astearte, asteazken eta ostegunetan) 9:30etik 12:30era. Informazio gehiago hurrengo Estekan.