Esperanza Pizarrok SD Eibarrekin berritu du kontratua 2025 ekainera arte
Uruguaitarra 2022ko uztailean iritsi zen Eibarrera eta pasa den urteko lehenengo mailarako igoeraren partaide izan zen
Esperanza Pizarro SD Eibarrekin akordio bat lortu du kontratua urte bat luzatzeko, 2025ko ekainera arte. Uruguaiko aurrelaria emakumezkoen lehenengo taldera iritsi zen 2022ko uztailean Santa Teresa de Badajoz taldetik etorria.
Pizarro iazko lehenengo mailarako igoeraren partaide garrantzitsua izan zen. 22 partida jokatu zituen, 1238 minutu eta denboraldi amaieran sartutako bi gol garrantzitsurekin.
23-24 denboraldian Yerai Martinen taldeko pieza garrantzitsua bihurtu da. Orain arte jokatu den tartean, titular izan da ligako partida guztietan, 1400 minutu baina gehiagorekin. Gainera, bi gol eta hiru asistentzia eman dizkio taldeari 18 jardunalditan.