Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Esperanza Pizarro, emakumezkoen lehen taldearen errefortzu berria

Santa Teresa taldean aritu zen joan den denboraldian

Eibarrek Esperanza Pizarro jokalaria kontratatu du emakumezkoen lehen talderako. Uruguaiko aurrelariak bi denboraldietarako sinatu du.

Esperanza Pizarrok esperientzia du Espainiako ligan, azken denboraldian Santa Teresa taldean aritu ondoren. Gainera, Uruguaiko selekzioarekin internazioala izan da- 2018an 17 urtez azpiko  munduko futbol txapelketa jokatu zuen. Pizarrok Kopa Amerika jokatu du bere selekzioarekin joan den uztailean.

Azken denboraldian, Santa Teresarekin, 14 partida jokatu zituen eta 6 gol sartu zituen.

Bestalde, Eibarrek Valentina Morales esker hegaleko atzelaria kontratatu du emakumezkoen filialera.

Uruguaitik datorren 21 urteko jokalariak, 17 urtez azpiko munduko txapelketa jokatu zuen 2018an Uruguaiko Selekzioarekin. Moralesek 20 urte azpiko Hego Amerikarra ere jokatu zuen.

Morales Santa Teresan aritu zen joan den denboraldian.