Erosi zure sarrerak igande honetako Eibar-Badalona partidarako
Emakumezkoen lehen taldearen hurrengo partidarako sarrerak Orsaixanen eta igande berean 14. leihatilan eskuragarri egongo dira
Emakumezkoen lehen taldeak hirugarren jardunaldia jokatuko du asteburu honetan Ipuruan. Hirugarren jardunaldiko partida FC Badalona Women taldearen aurka izango da (lehen Levante Badalona), igandean, 16:00etan.
Partida honetarako sarrerak gaurtik aurrera eros daitezke Orsaixanen, ohiko prezioan eta ohiko ordutegian, eta baita igande berean ere, partida hasi baino ordu bat lehenagotik, 14. leihatilan. Sarreren prezioa hamar eurokoa da helduentzat eta 5 eurokoa 13 urtetik beherakoentzat.
Ligako lehen bi jardunaldietan oso estu galdu ondoren, asteburu honetako partida garrantzitsua da indartzeko eta denboraldi parekatu eta esigentzia handiko honetan puntuak batzen hasteko.
Zatoz taldea animatzera!