Erosi zure sarrerak FC Barcelonaren aurkako partidarako!
Larunbaterako partidarako sarrerak online erosi ahal izango dira, baita Orsaixanen edo partidaren egunean bertan, ordubete lehenagotik
Eibarko emakumezkoen lehen taldeak larunbat honetan FC Barcelona liderraren aurka jokatuko du, 15:00etan. Partida honetarako, SD Eibarrek zaleen eskura jarri du sarrerak online erosteko aukera, esteka honen bidez.
Ohi bezala, sarrerek 10€-ko prezioa izango dute helduentzat eta 13 urtetik beherakoentzat 5€-koa. Aulkiak ez daude zenbakituta, eta pertsona guztiak ohiko moduan 14. atetik sartu ahal izango dira. 14. atean kokatutako leihatilan bertan ere sarrerak erosi ahal izango dira, aurrez aurre eta partida hasi baino ordu bat lehenagotik (14:00etatik aurrera).
Gainera, sarrerak Orsaixanen ere eskuragarri egongo dira astean zehar, ohiko ordutegian.
Abonatuek sarrera librea izango dute, ohiko moduan, emakumezkoen lehen taldeak Ipuruan jokatzen dituen Liga Fko partida guztietan bezala.
Zatoz taldea animatzera!