Erosi zure sarrera Real Madrilen aurkako partidarako!
Igandeko partidarako sarrerak online, Orsaixanen edo partidaren hasiera baino ordu bat lehenagotik leihatilan eskuratu ahal izango dira
Emakumezkoen lehen taldea Ipuruara itzuliko da hiru astez etxean jokatu gabe egon ondoren. Norgehiagoka honetarako, SD Eibarrek zaleen eskura jarri du online sarreren salmenta, esteka honen bidez.
Gainera, dagoeneko aktibatu da sarreren salmenta Orsaixango abonatuaren ohiko ordutegian.
Sarrerak partida baino ordubete lehenagotik ere erosi ahal izango dira 14. leihatilan. Gogoratu nahi dugu, halaber, SD Eibarreko abonatuek Ipuruan jokatzen diren F Ligako partida guztietarako sarbidea dutela.
Sarreren prezioa hau da: 15 euro 13 urtetik gorakoentzat eta 5 euro 13 urtetik beherakoentzat. 0-3 urte bitarteko haurrek ez dute sarrerarik ordaintzen, baina txarteldegian bat hartu behar da.
Zatoz animatzera!