/
Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Erosi zure sarrera Athletic Cluben aurkako derbirako

SD Eibarrek denboraldiko azken derbirako online salmenta aktibatu du, otsailaren 22an 12:00etan jokatuko dena

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarrek aldez aurretik jarri ditu salgai Athletic Cluben aurkako derbirako sarrerak, otsailaren 22an, 12:00etan jokatuko dena. LOTURA HONEN bidez eros daitezke.

Sarrerek gainontzeko partidetako prezio bera izango dute: 10 euro helduentzat eta 5 euro 13 urtetik beherakoentzat. 0 eta 3 urte bitarteko haurrak doan sartuko dira, baina 14. leihatilan sarrera bat jaso beharko dute.

Beraz, hurrengo derbirako sarrerak eskuratzeko, hiru aukera daude:

  • ONLINE
  • Orsaixanen, ohiko ordutegian.
  • Partida egunean bertan (igandea, otsailaren 22a) 14. leihatilan, partida hasi baino ordu bete lehenagotik (11:00etatik aurrera).

Zatoz derbiaz gozatzera!