Skip to main content
EU
Kluba

Ermuko San Pelayo ikastetxeak egun zoragarri bat bizi izan du lehen taldearekin eta Coca-Colarekin

Ermuko ikastetxe horretako ikasleek Coca-Cola botilak ontziratzeko Galdakaoko fabrika bisitatu ahal izan zuten lehen taldeko hiru jokalarirekin batera, SD Eibar Fundazioari esker

Ermuko San Pelayo ikastetxeko DBHko 1.B gelak goiz zoragarri bat bizitzeko aukera izan zuen aurreko astean Adrián González, Ander Capa eta Jota Peleteiro jokalariekin batera. Hogeita hamaika ikasle ermuarrek Coca-Colak Galdakaon duen ontziratzeko fabrika bisitatu zuten. Horrela, bertatik bertara ezagutu zuten edariaren ekoizpen-prozesua eta, gainera, beren armagin kuttunak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, eta ikastetxera ilusioz, irribarrez eta opariz gainezka itzuli ziren.

Bisita hori posible izan da SD Eibar Fundazioaren eta Coca-Cola Eibarren hornitzaile ofizialaren arteko lankidetzari esker.