Skip to main content
EU
Kluba

Eibar - Sporting-erako sarrerak

Datorren igandeko, Martxoak 2ko, Ipuruan jokatuko den 28. jardunaldiari dagokion, Eibar eta Sporting-en aurkako partidua, klubari laguntzeko egun erdi bezela izendatu da.

 

Neurketarako prezioak ondorengoak izango dira:

Abonatuak: 10 €

Abonatu infantilak: 5 €

Ez bazkideak: 30 €

Prezio bakarrak edozein tribunarako.

Bazkide bakoitzak, sarrera gehigarri bat ateratzeko aukera izango du, 10 euroko prezioak, guztiak agortu arte.

Bakarrik bazkideak euren sarrerak atera ahal izango dituzte bai goizez baita arratsaldez ere, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 ordutegian, Ipuruako 4. txarteldegian, bihar asteazkenetik aurrera, ostiralerarte, eta datorren astean, astelehenetik ostiralerarte baita larunbatean, Martxoak 1, 10:00etatik 13:00etara.

Hala ere, bazkideak osteguneko, hilak 27, 20:00ak arte epea izango dute beraien esertokia eskuratzeko, bestela tokia libre geldituko da. Egun hortatik aurrera, bai ostiralean baita larunbatean eta, partidu egunean, beraien eserlekua atera ezin izan duten bazkideak, aukera izango dute, baina ez da ziurtatzen libre egongo denik. Horrenbestez, klubak 27a baino lehenago sarrerak ateratzea gomendatzen du.

GOL MENDEBADE TRIBUNAKO ABONATUENTZAT

Segurtasun arautegia jarraituz eta Ertzaintzak eskatua, Gol Mendebalde Tribuna osoa zaletu asturiarrentzat gordeko da. Beraz, grada honetako bazkideak, bere tokitik ateratzeagatik, beraien sarrera zelaiko beste edozein tokitan ateratzeko eskubidea izango dute. Honetarako, zelai guztian Gol Oesten dauden bezainbeste bazkideentzako tokia erreserbatu egingo da.