Skip to main content
EU
Kluba

Eibar - Deportivo-rako sarrerak

Datorren igandean, hilak 15, 12:00etan Ipuruan jokatuko den Eibar eta Deportivoren arteko Ligako 18. jardunaldiko neurketa, Klubari laguntzeko egun erdia izendatu da

Partidurako sarrerak ondorengo prezioak izango dituzte:

Bazkideak: 10€

Bazkide infantilak: 5€

Ez bazkideak: 30€

Ez bazkide infantilak: 10€

Prezio bakarrak edozein tribunarako.

Honekin bat, bazkideak sarrera gehigarri bat ateratzeko aukera izango dute 15€tan.

Bazkideak, arratsaldeko ordutegian, 16:00tik 20:00ra, Ipuruako bulegoetan, gaurtik aurrera atera ditzakete, ostegunerarte eta, datorren astean, astelehenetik ostiralera eta larunbatean, hilak 14, 10:00etatik – 13:00etara. Baita datorren astean, Ipuruaz gain, Untzagako Jubilatuen Egoitzan atera daitezke sarrerak, asteazkenetik ostiralera 16:00 - 20:00 ordutegian.

Partidua egunean, euren sarrera atera ez duten bazkideak, Ipuruako txarteldegietan egin dezakete, partidua hasi baino ordu bat lehenagotik, baina jende asko pilatu ez dadin, partiduaren aurreko egunetan sarrera hartzea gomendatzen da. Partidu egunean, ezin izango da atera sarrera gehigarririk.