Skip to main content
EU
Kluba

Eibar - Alaveserako sarrerak

S.D. Eibar eta Deportivo Alavesen arteko igande honetako 20:15etako partidurako, klubak sarrera gehigarriak banatuko ditu bere abonatuen artean 10€-tan.

Klubak bere abonatuen eskura sarrera gehigarriak jartzen ditu 10€-tan bakoitza, existentziak agortu arte.

Aforo arazoengatik, 450 sarrera atera dira guztira, ondorengo zonatan banaturik: Gol Mendebalde (236), Ipar Ezkerraldea "A" (72), Ipar Erdialdea (49), Printzipala Eskuma "A" (43) eta Printztipala Ezkerra B (50).

Sarrerak asteazken, ostegun eta ostiralean banatuko dira Untzagako Jubilatuen egoitzan 16:00-20:00 ordutegian. Sarrerak aterata eta zelairen zona bakoitzean banaturik daude, hau da, abonatu bakoitzak nahi duen zonaldeko sarrera eskuratu dezake, baina ez eserlekua, existentziak agortu arte. Abonatu bakoitza bere karnetarekin joan beharko da eta azaldu zein tokitako sarrera nahi duen, sarrera bakarra emango da pertsona eta karnetgatik.

Honekin batera, klubak abonatu eta sarrera duten zaletu guztiei bertan jartzen duen esertokian eseri daitezela gomendatzen die, armailetan orden bat mantendu dadin.

Gainera, partidura etorri ezin den edozein abonaturi, bere karneta ezagun bati utzi diezaiola gomendatzen zaio edota, klubari jakinaraztea socios@sdeibar.com klubak edonori bere eserlekua utzi diezaion.

Bestalde, Administrazio Kontseiluak aforu eta eserleku arazoak suertatzen ari direlako azkenengo partiduetan eta abonatu ugaria egiten ari direlako azkenengo asteetan, 3.515tara heldu da, hurrengo jakinarazpenerarte ezin izango da abonatu berririk egin.

Honekin batera, 230 sarrera bidali zaizkio Deportivo Alaves-i talde babazorroak eskatuta. Sarrera hauek, Gol Mendebaldekoak dira (Segurtasun Gunea).