Skip to main content
EU
Kluba

Sarrera gehigarriak Eibar - Recreativo-rako

S.D. Eibar eta R.C. Recreativo igande honetako 12:00etako partidurako, klubak 1.000 sarrera gehigarri banatuko ditu bere abonatuen artean 10€-tan.

Klubak bere abonatuen eskura sarrera gehigarriak jartzen ditu 10€-tan bakoitza, existentziak agortu arte. Guztira, 1.000 sarrera inprimatuko dira Ipuruako armailak eibartar zaletuez gainezka egon daitezen. 

Sarrerak asteazken, ostegun eta ostiralean banatuko dira Untzagako Jubilatuen egoitzan 16:00-20:00 ordutegian. Sarrerak aterata eta zelairen zona bakoitzean banaturik daude, hau da, abonatu bakoitzak nahi duen zonaldeko sarrera eskuratu dezake, baina ez eserlekua, existentziak agortu arte. Abonatu bakoitza bere karnetarekin joan beharko da eta azaldu zein tokitako sarrera nahi duen, sarrera bakarra emango da pertsona eta karnetgatik.

Orain Ipuruan jokatuko den partidu bakoitza benetako finala izango da, horrenbestez, klubak eta taldeak lehiaketako azken txanparako ahal den laguntza guztia eskatzen dute. Ipuruako armailak guztiz beteta egotea nahi da eta motibo urdingorriekin: kamisetak, bufandak, banderak... Ipuruan lau neurketa gelditzen dira igoeraren ametsa bizirik mantentzeko.

GOAZEN IPURUA BETETZERA!!