Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emma Moreno, aurrelari armagina 2026ko ekainera arte

Atlético de Madrid B taldetik eratorria, utzita jokatuko du hurrengo denboraldian Eibarren

There are no reactions yet. Be the first!

Emma Moreno jokalari gazte berria (2007, Madrid), Atlético de Madrid B taldetik datorrena, SD Eibarren jokatuko du utzita denboraldi honetan. Aurrelaria ondo moldatzen da aurrelari gisa, erdi-puntako jokalari gisa eta baita muturreko jokalari bezala ere.

Atlético de Madriden bigarren taldeko jokalaria izateaz gain, madrildarrak Espainiako Selekzioko azpiko mailetan deitua izan da eta pasa den ekainean bertan Europako txapelketaren irabazle izan zen bere taldekideekin batera 19 urtez azpiko mailan. 17 urtetik azpikoa irabazi zuen ere 2024an eta urte berean munduko txapelketaren txapeldunorde.

Azken bi denboraldietan, Atlético de Madrid B taldearekin 8 gol eta 2 asistentzia eman dizkio taldeari. Lehenengo taldearekin deitua izan da ere, Liga Fn debuta eginez Deportivo de La Coruñaren aurka. Orain, Eibarrera iritsi da lehenengo mailako talde bateko jokalari bezala lehen esperientzia bizitzeko.

Ongi etorri, Emma!