Skip to main content
EU
Fundazioa

Emakumezkoen taldeak galdu egin du final aurreko joaneko partidua Ipuruan

Armaginek 2-4 galdu dute Athletic B-ren aurka 1.000 zaleren aurrean

SD Eibarren Emakumezkoen Lehen Taldeak 2-4 galdu du Athletic Club B-ren aurka Euskadiko Copako final aurreko joaneko partidua. Neurketa Ipuruan jokatu da eta 1.000 zaletu baino gehiago bildu dira bertan, 2016ko azaroan CD Taconen aurka bildu zirenak baino 200 gehiago.

Felix Reciok entrenatzen dituen jokalariek Maitaneren baja goiztiarra jasan dute, zelaia lesionatuta utzi behar izan duelako 10. minutuan. Kanpokoek jokoaren kontrola izan dute hasieratik eta eibartarrak kontraerasoak bilatzen saiatu dira.

  1. minutuan epaileak penaltia adierazi du bilbotarren arean eta Usoak aurretik jarri ditu armaginak penaltiz. Hala ere, etxekoen pozak gutxi iraun du, hurrengo minutuan Athleticek partidua berdindu duelako.

Kanpokoek erasotzen jarraitu dute, eta lehen zatia amaitzeko 4 minutu falta zirenean markagailuan aurrea hartu dute.

Athleticek partidua erabaki nahi izan du bigarren zatiaren hasieran. Yessik eskuz eskukoa bikain geratu du, baina hurrengo jokaldian ezin izan du ezer egin jaurtiketa bortitza gelditzeko.

Kontrako emaitza izan arren, Eibarrek jarrera ona erakutsi du eta jokalariek dena eman dute zelaian. Sara eta Mar Nahi eta Estibalizen partez sartu dira zelaian, eta taldeak aurrerapausoa eman du golaren bila.

Eibartarrak eskuin hegaletik saiatu dira erasoa sortzen. Bertan, Ainhoa Alonso kapitainak bere kalitatea erakusteko aukera izan du, hala ere, eibartarren bigarren gola ezker hegaletik iritsi da.

  1. minutuan epaileak beste penalti bat adierazi etxekoen alde eta oraingoan Melani izan da gola sartu duena.

2-3 emaitzak emozioa eman dio kanporaketari, baina Athleticek bere abantaila handitu du partidua amaitzeko minutu bat falta zenean. Baloia eskuadratik sartu da eta Yessik gutxi egin ahal izan du.

Armaginek 2-4 emaitza irauli beharko dute ekainaren 4ean, igandea, Lezaman 17:00etan jokatuko den partiduan. Lortuz gero, finala Ipuruan jokatuko litzateke Presidentean Denboraldi Amaierako Harreran jokalariei ziurtatu zien moduan.