Skip to main content
EU
Fundazioa

Emakumezkoen SD Eibarrek eta CD Taconek lagunartekoa jokatuko dute larunbat honetan Ipuruan

45 urteren ostean, Ipuruak emakumezko bi talderen arteko partidu bat jasoko du

Amaia Gorostiza SD Eibarreko presidenteak, Felix Recio emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaileak eta Ainhoa Alonso taldeko kapitainak gaur arratsaldean eskaini dute prentsaurrekoan egin da iragarpena. “Ez da emakumezko talde batek Ipuruan jokatzen duen lehen aldia, baina bai izango da lehen aldia urte askoan. Gainera, aurreneko aldia izango da Ipurua Lehen Mailako zelaia denetik, gure poztasuna handiagoa delarik”. “Azaro honetan 45 urte betetzen dira 1971ean emakumezko talde eibartar batek Ipuruan partidu bat jokatu nahi izan zuenetik”, gogoratzen zuen Gorostizak. Ordu hartan gauzak ez ziren orain bezalakoak; sasoiko agintariek partidua debekatu zuten, dirudienez garai hartan futbola ez zelako neskatoentzako aproposa. Hala ere, emakume talde borrokalari hark debekuari aurre egin eta neurketa jokatu zuen.

Presidenteak gaur gogoratu du, 45 urte eta gero, Eibarrek, bere Fundazioaren bitartez, Bigarren Mailan Emakumezkoen Lehen Taldea duela, beste bi talde Harrobiko egituran, eta hamarnaka neska Futbol Eskolan zein Udako eta Neguko Kanpusetan futbolean jokatzen.

SD Eibarrek genero berdintasunaren aldeko konpromezua erakusten jarraitzen du. Horrela azaltzen zuen Gorostizak: “denok dakiten bezala, gainera, kudeaketa egituran, Klubeko departamenduetako arduradun gehienak emakumezkoak dira. Eibarrek genero berdintasunarekin eta emakumezkoen futbolarekin zehazki duen konpromezua argia da”.

Partidua hurrengo larunbatean, azaroak 26, izango da 18:00etan. Sarrera doakoa izango da Iparraldeko Tribuna osoan, 1B atetik sartuta, aurretik sarrerarik atera behar izan gabe.

Presidenteak larunbateko partidua ikustera joateko gonbitea luzatzen zuen. “Herritarrei, eta gure neska armaginen familia eta lagunei larunbatean Ipurua bete eta eibartarrentzat Emakumezkoen Futbola zeinen garrantzitsua den erakusteko animatu nahi diet”.

 Felix Recio emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaileak, bere aldetik, neurketaren aurrean duen ilusioa erakusten zuen. “Guretzat benetako erronka da, eta ospe handia duen talde baten aurka. Partidu hau ametsa da nire jokalarientzat eta neska guztientzat; Ipuruan jokatu dezaketela ikustea pozgarria da eta baita futbolean jokatzen jarraitzeko bultzada ere, horregatik eskerrak eman nahi dizkiogu presidenteari”.

Lehen aldia izango da emakumezkoen taldeak Ipuruako berdegunea zapaltzen duena. “Badakigu partidu zaila izango dela Ipuruan jokatzeko urduritasunengatik, eta etapa bat gehiago aurrera daramagun ikaskuntzan. Denek joka dezatela lehenetsiko da, denek gozatu dezatela. Historiarako eguna da”, ondorioztatzen zuen Reciok.

 

Ainhoa Alonso taldeko kapitainak Amaia Gorostiza eta Klubari eskerrak emanez hasten zuen bere hitzaldia. “Partidu honen oparia eskertu nahi dut. Egia da txikiak garenetik Ipuruan jokatzeko ilusioa dugula, baina baita mutilek gehiago lortzen dituzten gauza horiek lortzea. Espero dugu honek neska txikienak motibatzeko balio izatea, futbol eskoletan izena emateko eta emakumezkoen futbolak ere bere lorpenak dituela ikusteko”.

 

Partiduaren atarikoan, zapatuan bertan 12:00etan, Ana Rosellek hitzaldi irekia eskainiko du Ipuruako Iparraldeko Tribunan dagoen Formakuntza Zentroan: “CD TACON kirol-proiektu baten erdigune bezala. Kudeaketakoa eta formakuntzakoa”.