Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldearen gol festa Zarautzen aurka (0-7)

Idoia eta Irantzu izan dira neurketako goleatzaileak

Emakumezkoen lehen taldea aise gailendu zaio Zarautzi Ligako 22. jardunaldian. Lehen ordu laurdenean utzi dute erabakita lehia Xuban armaginek bi goleko errenta lortu eta gero. Handik aurrera eibartarren erakustaldia iritsi da. Hasieratik bukaerara izan da nagusi Eibar, oso eraginkora ibili da ate aurrean. Idoia, lau golekin, eta Irantzu, beste hirurekin, izan dira norgehiagoko protagonista nagusiak.

Irantzuk goiz egin du eibartarren lehena. Hasi eta berehala, aurrelari gasteiztarrak ez du hutsik egin Zarautzen ate aurrean eta taldea markagailuan aurreratzea lortu du. Handik hiru minutu eskasera, Idoia bigarrena egitea lortu du gol ikusgarri baten bitartez. Alonsok erdiraketa polita ipini dio eskuin hegaletik eta Idoiak erremate bikainez eskuadrara bidali du baloia.

Ez zen ase Idoia. Eta hurrengo minutuetan sekulako erakustaldia eman du berta hurbildu direnentzat. Izan ere, atsedenaldira iritsi aurretik beste hiru gol egin ditu taldearentzat. Kontu pertsonalean pokerra lortu du aurrelariak.

Bigarren zatian, Eibarrek neurketako jaun eta jabe izaten jarraitu du. Hala, gol gehiago iritsi dira. Irantzuk seigarrena egin du banakako jokaldia eskuinkada baten bitartez bukatu ondoren. Eta lehia amaitzear zela, zazpigarrena lortu du atzelariak maisuki atzean utzi ondoren. Gasteiztarrak hat trick-a lortu du.

Datorren astean, Eibarrek Pauldarrak taldea jasoko du igandean, 12:30etik aurrera Unben jokatuko den neurketan. Armaginek etxean jokatuko duten azkenaurreneko lehia izango da.