Skip to main content
EU
Fundazioa

Emakumezkoen Lehen Taldearen garaipen garrantzitsua Gasteizen

Armaginek 1-2 irabazi zien Aurrera Vitoriari eta seigarrenak dira

SD Eibarren Emakumezkoen Lehen Taldeak garaipen handia lortu zuen Gasteizen Aurrera Vitoriari 1-2 irabazi ostean. Gainera, talde biak puntu berdinekin zeuden jardunaldia hasi aurretik, 28 puntu, eta orain seigarren postuan kokatzen dira bosgarrenarengandik puntu bakarrera.

Armaginen lehen gola 15. minutuan iritsi da, Olatzek hegaletik jaurtitako falta baten ostean. Baloiak gasteiztarren defentsa batean jo eta sarean sartu da.

Golaren ostean, armaginek gehiago lortu naiz izan dute eta Iratik ia gola sartu du atezainarekin izan duen eskuz eskukoan.

Gasteiztarren erantzuna pixka bat geroago heldu da. Gasteiztarren aurrelariak Yessiri izkin egin eta golera jaurti du, baina Irati baloia atepean atera du.

Etxekoek arriskua sortu dute estrategia jokaldietan. 45 minutuan, atsedenaldia heltzear zela, berdinketa lortu dute areaz kanpotik jaurti ostean.

Gola jaso eta gero, Eibar partiduaren bila irten da bigarren zatian. 48. minutuan Mar ate aurrean geratu da 1-2 jarri du markagailuan.

Armaginek ondo eutsi diote markagailuari gero eta hiru puntu garrantzitsu lortu dituzte sailkapenaren erdialdean mantentzeko.