Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen Lehen Taldeak puntu bat lortu du partidu berdindu batean

Armaginek bana berdindu dute Ardoiren aurka

SD Eibarren Emakumezkoen Lehen Taldeak bana berdindu du Ardoiren aurka partidu zail eta berdinduan.

Neurketa nafarren domeinurarekin hasi da, hainbat aukera sortuz. Izan ere, Anegak ateko marran baloia atera du eta beste jaurtiketa bat zutoinera joan da.

Gutxika armaginak partiduaren jabe egin eta hainbat aukera izan dituzte. Lehenik, Melaniren falta jaurtiketa baten bitartez, gero Iratik eskuz eskukoan baloia kanpora bidali duenean eta, azkenik, Sararen jaurtiketa ate erdira joan denean.

Bigarren zatian dinamika bera mantendu da. Korner jaurtiketa batean defentsa eibartarrek baloia urruntzea nahi izan dute, baina, tamalez, euren atean sartu dute.

Reciok aulkia mugitu du eta Emakumezkoen Kadeteetako Uxue eta Irati Etxeberriak debuta egin dute gaur.

Beste korner jaurtiketa batean, baina etsaiaren arean, Haizeak bigarren zutoinera atera du, Ainhoa Alonsok baloia jaso eta bere jaurtiketak berdinketa jarri du markagailuan.

Momentu horretatik eibartarrak 3 puntuak eskuratzen saiatu dira, baina ezin izan duten.