Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldeak puntu bat gehitu du Barça B-ri egindako bisitan (0-0)

Armaginek ezin izan dute aurkako atea zulatu

Emakumezkoen lehen taldeak Bartzelona B-ren aurka berdindu du Ligako hamargarren jardunaldian. Armaginek bolada onean jarraitzen dute eta puntu berri bat gehitu dute etxetik kanpo. Gaurkoan Dorronsoreren neskak garaipenaren gola egitetik gertu izan dira baina ez dute asmatu azken metroetan. Edonola ere, eibartarrak goiko postuetan jarraitzen dute.

Eibar lehiakor azaldu da hasieratik. Aurrean aurkari bikaina zuen arren, betiko Eibar izaten saiatu da. Hamabigarren minutuan, Mar Torrasek neurketako lehen abagunea izan du, baina bere jaurtiketa ondo gelditu du Gemma Font atezainak. Taldea hazten joan da minutuek aurrera egin ahala, eta lehen zatiaren amaieran, eibartarrek aukera ona izan dituzte markagailuan aurreratzeko. Garbiena Adulek izan du, bere jaurtiketa zutoinean jo eta gero, atezainak gelditu du.

Bigarren zatia lehena bukatu den moduan hasi da. Adulek area barruan aukera berri bat izan du baina ez du asmatu jaurtiketarekin. Lehiak aurrera egin duen heinean, orekatzen joan partida da eta bi taldeek puntua ontzat eman dute.