Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldeak Mulierren aurka galdu du etxean (0-1)

Armaginek ezin izan diote naparren golari erantzun

Emakumezkoen lehen taldeak Mulierren aurka galdu du Ligako hemezortzigarren jardunadian. Kanpoko taldearen golak ustekabean harrapatu ditu armaginak eta denborarik gabe, ezin izan dira neurketari heldu. Eibarrek abagune garbiak sortu baditu ere, ez du asmatu azken uneetan eta hiru puntuak Nafarroara ihes egin dute.

Partidaren neurketa oso bizia izan da. Izan ere, hasi eta berehala, eibartarrek beren lehen abagunean izan dute. Idoiak, ordea, ez du asmatu área barruan eta bere jaurtiketa kanpora irten da. Taldea baloiaren jabe egin da lehen minutuetan, nahiz eta handik Aurrera aukera gutxi sortu dituzten.

Lehen zatiko aukerarik garbiena Alaitzen oinetan izan du Eibarrek. Atzelariak bortizki jo du area ertzean Idoiari egindako falta bat baina jaurtiketak langan jo du. Atsedenaldian markagailua ez da mugitu.

Bigarrenean, eibartarrak baloiaren jabetzarekin egin dira eta aurkako atera maiztasunarekin iritsten saiatu dira. Denbora aurrera joan ahala, ordea, joko erritmoa jaisten joan da eta. Mulier Santanaren atera iristen hasi da. Aurkariak abagune garbiak sortzen hasi da.

Horrela irits da norgehiagoko gol bakarra. Aurkariak bikain atera dira kontraerasoan eta área barruan izkin egin ondoren Mulier markagailuan aurreratu da. Golak eibartarrak suspertu baditu ere, ez da nahikoa izan berdinketa lortzeko. Etxekoak gogotik saiatu dira baina ez dute saririk lortu eta hiru puntuak Nafarrora ihes egin dute.