Lehen Emakumezkoen Taldea
Emakumezkoen lehen taldeak martxan jarri du 25-26 denboraldia
Gaur froga medikoak pasa eta gero, bihar hasiko dira jokalariak Areition entrenatzen
Emakumezkoen lehen taldea bueltan da aste honetan. Gaur, SD Eibarren jokalariek froga medikoak pasako dituzte IMQren instalakuntzetan, bihar entrenatzen hasteko. Taldeak, Iñaki Goikoetxearen gidaritzapean, Areition izango du denboraldiko lehen entrenamendua.
Astelehena: Froga medikoak
Asteartea: 10:30, Areitio
Asteazkena: 9:30, Areitio
Osteguna: 9:30, Areitio
Ostirala: 11:00, Areitio
Larunbata: Atsedena
Igandea: Atsedena