Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldeak maila ona erakutsi du aurre-denboraldian

Garaipen bi, berdinketa bat eta porrot bi izan ditu, jokoan maila hobetuz

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarreko emakumezkoen lehen taldeak oso maila ona erakutsi du aurre-denboraldian, eta jokoan goraka egin du nabarmen. Bost neurketa jokatuta, garaipen bi, berdinketa bat eta porrot bi izan ditu talde armaginak.  

Aurre-denboraldi hasieratik ikusi da taldea itxura ona hartzen ari zela, eta jokoan hobekuntza nabarmena izan da hasieratik hona. Era horretan, denboraldia hasteko prest da taldea, sentsazio onez betea. 

Denboraldi-aurreko azken neurketa Beasainen izan dute armaginek, eta Xuban Peñak zuzentzen dituen neskak 0-5 gailendu dira Goierri Gorri taldearen aurka. Idoia Agirre azken fitxaketak, hat trick batekin, Aristrain eta Irantzu izan dira goleatzaileak. 

Eibarrek abuztuaren 12an jokatu zituen denboraldi-aurreko lehen neurketak, Unbek jokatutako torneoan Osasuna eta Parquesolen aurka 1-0 galduz. Harrezkero ez du partidarik galdu. Abuztuaren 16an 3-1 irabazi zuten Añorgaren aurka Rezolan. 

Hilaren 23an bana berdindu zuten Zarautzen aurka Astin, eta larunbatean 5-0 nagusitu ziren Goirri Gorriren aurka. 

Idoia Agirre izan da goleatzailerik onena, 4 golekin. Era beran, Maitane Basterrak, Sara Tazok, Irantzu Ibarrolak, Ane Atristrainek eta Melani Concepcionek gol bana egin dute..

Eibarrek hau du azken lan saio astea. Izan ere, asteburuan Bilbon hasiko du txapelketan, San Ignacioren aurka, eta ondoren Añorga hartuko du etxean.