Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldeak liderraren etxean galdu du (1-0)

Bigarren zatiaren hasieran egindako gol batek erabaki du lehia

Emakumezkoen lehen taldeak Logroño CDEF-ren aurka galdu du Ligako 17. jardunaldian. Armaginek puntu bakarreko aldea zuen txapelketako liderrari egin diote bisita. Egindako lan bikaina ez da nahikoa izan eta bigarren zatiaren hasieran egindako gol batek lehia erabaki du etxekoen alde.

Bi taldeen arteko errespetua nabaria izan da partida hasieran. Eibarrek urduri ekin dio neurketari. Hori ondo aprobetxatu du aurkariak partidaren kontrolaren menpe egiteko. Lehen minutuetan Logroñok aurretik jartzeko abagune garbiak izan ditu, batez ere geldikako jokaldietan. Iratxeren geldiketa bikainek, ordea, taldea bizirik mantendu dute.

Minutuak aurrera egin ahala, eibartarrek zelaian ongi kokatzea lortu dute. Horrekin batera, lehiako lehen abaguneak egin dituzte. Garbiena Irantzuk eduki du. Bere erdiraketa aterako norabidea hartu du baina atezainak ongo gelditu da baloia.

Bigarren zatian, taldea aurrerapausua eman du. Hasi eta berehala, Idoiak aukera garbia izan du. Atezainaren aurrean zela esker jaurti du baiana ez du asmatu aurrelariak. Handik gutxira, Irantzu saiatu da area ertzetik. Baina jaurtiketa indar gutxirekin atera zaio.

Ate aurrean amaitu duena Logroño CDEF izan da. 56. minutuan Judithek defentsari bizkarra hartu dio eta maisuki sareratu du baloia partiduko gol bakarra lortuz. Behera etorri beharrean, Eibarrek era onean erreakzionatu du eta berdinketaren bila joan da. Etxekoak, bien bitartean, emaitza mantentzeko lanetan jardun dira.

Armaginek ez dute etsi eta gogotik saiatu dira berdinketaren gola lortzeko. Azken minutuetan Anetok aukera ona izan du area txikian buruz errematatu ostean, baina bere burukada kanpora atera zaio gutxigatik. Amaieran markagailua ez da mugitu eta taldeak ezin izan du punturik lortu Logroñoren aurkako lehian.