Skip to main content
EU
Kluba

Emakumezkoen lehen taldeak historia egin du, eta Ibedrola Ligan arituko da hurrengo denboraldian

Espainiako Futbol Federakuntzak hurrengo urtean taldea mailarik gorenean arituko dela baieztatu du

SD Eibarko emakumezkoen lehen taldeak historia egin du, eta hurrengo denboraldian Ibedrola Ligan arituko da, Espainian dagoen mailarik gorenean, gaur arratsaldean Espainiako Futbol Federakundeak ofizial egin eta gero.

Bakoitza bere etxetik eta Internet bidez lan saioa egiten ari zirela harrapatu ditu jokalariak albistea, eta Klubeko hainbat ordezkarik eta presidentea bera eman diete albistearen berri.  

Amaia Gorostizak emakumezkoen lehen taldea zoriondu du Iberdrola Ligara lortutako igoeragatik. Eibarreko Lehendakaria nesken saio birtualean sartu da ezustekoan Espainiako Federazio Komisio Delegatuak hartutako erabakia baieztatzeko.

Gorostizak urtean zehar izandako jarrera zoriondu nahi izan die. “Determinazioa, ilusioa eta ausardia adierazi duzue, aurrepausu ikaragarraia eman duzue eta argi erakutsi diguzue lana eta sakrifizioarekin markatutako helburu eta ametsak lor daitezkela”.

“Pausu ikaragarria da eta kualitatiboki oso ezberdina izango da datorren sasoia. Ilusio handiz hartuko duzuen erronka izango da. Lana handi egin beharko dugu, badakigu ez dela erraza izango, baina denen artean Lehen Mailan egingo dugun denboraldia azkena ez izatea lortu behar dugu”.

“Benetan merezia da lortutakoa, asko borrokatu duzue eta orain, gure erronka iragaitzaz ez gaudela erakustea da”.

“Eibarrentzat historikoa da lortu duzuena. Lehen bi taldeak Lehen Mailan izatea oso handia da gu bezalako klub batentzat. Oso hunkituta nago”.

Eibarreko Lehendakaria penatuta azaldu da lorpena behar den bezala ezin delako ospatu. “Zuekin egotea gustatutako litzaidake, besarkatu, autobusa hartu eta Eibarko kaleetan barrena ibiltzea. Sekulako festa antolatu. Iritsiko da unea”.

Horrez gain, Iker Dorronsoro entrenatzaileak bere esker ona adierazi nahi izan die denboraldian zehar egindako lanagatik.

“Hasi ginean dena berria zen guretzat, zalantza asko zegoen. Ez ziren errazak izan hastapenak. 12-13. jardunalditan oso urrun ginen goiko postuetatik. Baina egiten ari ginen horretan sinisteko behar zen umiltasuna izan zenuten. Hori gabe ez genuke helburua lortuko”.

“Kasualidadeak ez dira existitzen. Benetan eskertu behar dizuet umiltasunez jokatu izana. Taldearen dinamika ikusita argi dut helburua lortuko genuela. Baina gertatu dena tarteko, lehentasunak beste batzuk dira orain”.

Leire Barriuso kontseilariak ere deian parte hartu nahi izan du. Besteak beste, duela 6 urte, gizonezkoen taldeak Lehen Mailara lortutako igoeraren harira, Gaizka Garitanok Udaletxean botatako bertsoaren hitzak gogorarazi nahi izan ditu. “Gogor saiatzen denantzat ez dagoela mugarik”.

“Garitanok esandako hitzak zureak egin dituzue. Orain zuek beharko zinateketen Udaletxeko balkoian. Asko gozatu dugu zuekin denboraldi osoan zehar eta igoera merezi da. Une hunkigarriak dira”.

Igoera honen bitartez, Eibarrek bigarrenez historian lortu du maila gorenera igoera. Aurretik, 2009 eta 2011 urteen artean, Eibarrek Emakumezkoen Superligan parte hartu zuen.

Lehenago, Eibarrtarrak taldeak Lehen Mailan jokatu zuen baita ere. 1999an Superkopako txapeldun suertatu zen. 1998an eta 2001ean, Kopako eta Ligako azpitxapeldun izan ziren, hurrenez hurren.