Emakumezkoen lehen taldeak hasiera emango dio ligari igandean 11:00tan Unben
Norgehiagoka edukiera mugatuarekin jokatuko da
Emakumezkoen lehen taldeak Primera Iberdrola Ligari hasiera emango dio igandean. Armaginek Sevilla FC taldearen aurka jokatuko dute Unben (11:00). Neurketa edukiera mugatuarekin jokatuko da, Covid murrizketak direla eta.
Lehen neurketa honetarako, eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak jarraituz, 25 sarrera egongo dira abonatuentzat. Sarrera hauek doakoak izango dira.
Igandean Unbera joan nahi duten abonatuek Orsaixan dendara gerturatu behar dira, bihartik aurrera (abuztuak 31) 16:00etatik 19:00etara. Sarrerak jasotzeko, abonatu txartela aurkeztu behar da eta abonatu bakoitzak sarrera bat jasotzeko aukera izango du.
Lehen gerturatzen diren 25 abonatuek sarrera hauek jasotzeko aukera izango dute.
Hurrengo neurketei begira, eta eskaera eta Covid araudien arabera, abonatuen artean izen-emate prozesu bat irekitzea baloratuko da.
Lehen partida honekin, armaginek hasiera emango diote Ligari. Ana Junyenten agindupean, armaginek bost partida jokatu dituzte denboraldi-aurrean, bi garaipen eta hiru porrot lortuz:
Osasuna 0 – Eibar 2
Eibar 1 – UDX Logroño 0
Osasuna 2 – Eibar 0
Athletic Club 4 – Eibar 0
Real Sociedad 2- Eibar 1