Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldeak garaipenarekin estreinatu du denboraldia (3-2)

Arola Aparicioren bi golek eta Carla Moreraren beste batek garaipena eman diote talde armaginari

Emakumezkoen lehen taldeak 3-2 irabazi dio Sevilla Fc taldeari ligako lehen partidan. Ana Junyentek zuzentzen duen taldeak oso partida ona jokatu du eta Arola Apariciok eta Carla Morerak sartutako bi golei esker garaipena lortu dute.


Taldearen lehen gola 15. minutuan iritsi da. Carla Morerak pase bikaina eman dio Arolari, eta markagailuari aurrea hartu dio talde armaginak. 19. minutuan Sevillak neurketa berdindud du.


Armaginek partida kontrolatzen jarraitu dute eta 36. minutuan Carla Morerak taldearen bigarrena egin du, Arolaren erdiraketa bati esker.


2-1 markagailuan amaitu da lehen zatia. Bigarren zatia hasi eta hamar minutura iritsi da etxekoen hirugarrena. Arola Apariciok buruz errematatu du Alejandra Bernaberen erdiraketa on bat.


75. minutuan, Sevillak aldea murriztu du Paula Nicarten gol bati esker. Hala ere, Ana Junyenten neskek lehian jarraitu dute eta horrela garaipena lortu dute ligan.