Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldeak garaipenarekin amaitu du Liga Berriozarren aurka (3-0)

Armaginak hirugarren lekuan sailkatu dira eta datorren urtean B Lehen Mailan arituko dira

Emakumezkoen lehen taldea Berriozarren aurka gailendu da Ligako azken jardunaldian. Armaginek denboraldi bikain bati amaiera eman diote hiru puntuak eskuratuta. Hala, hirugarren sailkatu dira. Telletxearen neskak gehiago izan dira neurketa osoan zehar, baina golak bigarren zatian iritsi dira. Michi eta Leyre, bi bider, izan dira golegileak.

Armaginak nagusi izan dira lehia osoan zehar, aurkariak estu hartu dituzte eta ez dite aukerarik eman. Jokoaren iniziatiba eibartarra izan da eta lehen zatian gola egiteko aukera adina sortu badute ere, gola ez da bigarren zatira arte iritsi.

Bigarren zatia hasi eta berehala, Michik taldea aurreratzea lortu du. Eibartarrak nagusi ziren eta golak arestian egindako lan guztia bermatu besterik ez du egin. Handik aurrera, armaginek bigarrena egiteko lana egin dute.

Lehia amaieran Leyrek bigarren eta hirugarren gola egin ditu eta neurketari amaiera ezinhobea eman dio. Hala, Eibarrek hiru puntuak eskuratu ditu Ligako azken jardunaldian. Taldea hirugarren sailkatu da eta datorren urtean Lehen B mailan aritzeko baimena lortu du. Armaginek 65 punturekin amaitu dute denboraldia. Guztira 21 garaipen, bi berdinketa eta hiru porrot eskuratu dituzte.