Skip to main content
EU
Kluba

Emakumezkoen lehen taldeak garaipen sendoa lortu du Mariñoren aurka (7-0)

Armaginek gol festa handia lortu dute Euskal Kopako bigarren jardunaldian

Emakumezkoen lehen taldeak aise irabazio dio Mariñori Euskal Kopako bigarren jardunaldian. Eibartarrak nagusi izan dira hasieratik bukaerara, eta aurkariak maila oan erakutsi badute ere, lehen gola egitearekin batera ezin izan diote lehiari eutsi.

Eibartarren lehena penalti puntutik iritsi da. Irantzuk ez du hutsik egin hamaika metrotatik eta taldea markagailuan aurreratzea lortu du. Handik aurrera, bata bestaren atzetik iritsi dira golak. Atsedenaldira iritsi baino lehen beste hiru egin dituzte armaginek. Golegileak Alonso, Irantzu bera, eta Aneto izan dira.

Bigarren zatian lanean jarraitu dute neskek eta gol gehiagoren bila irten dira. Hasi eta berehala, Alonsok errenta handitzea lortu du atezaina ganditu eta gero. Ondoren, Idoiak seigarrena egin du, eta amaiera gertu zela, Adrianak zazpigarrena eskuratu du, neurketari bukaera dotorea emateko.

Golaberageak garrantzia handia har dezake Euskal Kopako lehen fasean. Izan ere, neskek lehia garrantzitsua jokatuko dute datorren astean Athletic Club-en aurka. Irabazleak lehen postua lortuko du eta berdinketaren kasuan, aurretik egindako golak erabakiorrak izango dira.