Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldeak garaipen ezinhobea lortu du Pradejonen aurka (3-2)

Armaginak atzetik joan diren arren markagailua irauli dute azken minutuetan

Emakumezkoen lehen taldeak garaipen baliotsua lortu du etxean Pradejonen aurka ligako hamairugarren jardunaldian. Markagailuan atzetik joan diren arren, taldeak ez du amore emateko asmorik izan, eta emaitza iraultzea lortu dute azken minutuetan iritsi den golari esker. 

Armaginek bigun ekin dute partida eta kanpoko horretaz baliatu dira lehen zatian izandako abagune bakarra sareratzeko. Etxekoek azkar erantzuten saiatu dira. Alonsok eta Ibarrolak aukera garbiak izan dituzte kontrako atean, baina ez dute asmatu. Atsedenaldira iristeko minutu bat falta zela, ordea, Idoiak berdinketa egitea lortu du banakako jokaldi eder baten ondoren. Lehen zatia banakoarekin bukatu da.

Atsedenalditik bueltan, eibartarrak ez dira guztiz ondo irten eta lehengo zatiko hasieraren antzera, Pradejonek ez ditu etxekoen huts egiteak barkatu. Berriro ere kontraeraso batean, kanpoko taldea aurretik jarri da markagailuan. Armaginak lanean jarraitu dute tinko. Handik gutxira Adrianak bi eta bikoa egitea lortu du buruz korner batean.

Partida berdinketarekin amaituko zela zirudienean, Eibarren hirugarren iritsi da. Naiara Letek jokaldi bikaina egin du eskuin hegaletik. Bere erdiraketak Sara Tazo aurkitu du area barruan eta honek ez du hutsik egin bukaerako hiru eta bia eginez.

Gauzak hórrela, emakumezkoen lehen taldeak denboraldiko hamargarren garaipena lortu du. Goiko postuetan lehiatzen jarraitzeko hiru puntu garrantzitsu.