Skip to main content
EU
Kluba

Emakumezkoen lehen taldeak garaipen bikaina lortu du Oiartzunen

Eibartarrek Oiartzun hartu dute mendean Areitio eta Tazok egindako golei esker

Emakumezkoen lehen taldea 0-2 gailendu da Oiartzunen aurka ligako hamabigarren jardunadian. Armaginek atzean utzi dute pasa den asteko porrota era paragabean gainera. Lehia handiko lehen zati baten ondore, neurketa bigarren zatian erabaki da. Jokalariek determinazio handia erakutsi dute eta horrela, hiru puntuak etxera ekartzea lortu dute.

Partidaren hasiera erritmo biziz hasi dute bi taldeek. Etxekoek geldikako jokaldien bitartez Olatzen atera gerturatu dira. Eibartarrak, ordea, sendo mantendu dira defentsa lanetan eta oiartzuarren kontrola ondo eutsi dute.

Bigarren zatian, partida guztiz aldatu da. Hasi eta berehala, Areitiok korner batean arratsaldeko lehen gola lortu du armaginen alde. Hortik aurrera, Eibarrek aukera garbiak izan ditu. Baina ez Idoiak ez Alonso ez dute  lasaitasunaren gola. lortu

Ostera, ordea, Sara Tazok bigarrena egin du eibartarrentzat. Hegalekoak bakarkako jokalari zoragarria egin du eta aurkari bat lurrean utzi ondoren, partiduko bigarrena lortu du. Gola egin eta gero, Eibarrek neurketa kontrolpean eduki du momentu oro eta horrela, denborladiko bederatzigarren garaipena eskuratu du.