Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldeak ezin izan du punturik gehitu Ligako lehen jardunaldian (0-1)

Armaginek gol batengatik galdu dute Lehen B Mailako estreinaldian

Emakumezkoen lehen taldea porrotarekin estreinatu da Reto Iberdrola Ligako lehen jardunaldian. Armaginek ez izan dute punturik gehitu Osasunaren aurka, maila berrian egindako debutean. Lehia atsedenalditik bueltan erabaki da Lorena Herrerak egindako golari esker. Ruthek, ordea, gertu izan du berdinketaren gola baina bere jaurtiketa langarekin topatu da.

Dorronsoreren neskek gogoz ekin diote norgehiagokari. Lehen zatiaren hasieran, baina, ez da bietako inor nagusitu. Eibarre geldikako jokaldietan arriskua eramaten saiatu da baita hegaletatik egindako konbinazioen bitartez. Atsedenaldia gertu zela, Osasunak aurreapausua eman du eta lehena egitetik gertu egon da. Malenaren geldiketak direla medio, markagailua ez da mugitu.

Bigarren zatian, Osasuna garaipenaren bila irten da eta 70. minutuan, partidako gol bakarra iritsi da. Lorena Herrerak ederki jo du baloia area ertzetik eta Malenak ezin izan du ezer egin. Armaginen errekazioa berehalakoa izan da. Zoritxarrez berdinketaren gola ez da iritsi. Ruthek abagune garbia izan du horretarako baina jaurtiketak langan jo du eta azkenean hiru puntuak Osasunarentzat izan dira