Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldeak ez du hutsik egin Friolen (0-3)

Armaginek hasiera bikain bitartez bideratu dute garaipena

Emakumezkoen lehen taldeak garaipen berri bat eskuratu du Ligako 22. jardunaldian. Armaginek ez dute hutsik egin Friolera egindako bisitan eta aise gailendu dira lehia hasiera bikain bat egin eta gero. Iker Dorronsorok zuzendutako neskek ez diote goiko postuetan jarraitzeko aukerari muzin egin eta norgehiagoka serioa eginez, hiru puntuak lortu dituzte.

Eibartarrek ederki bideratu dute garaipena neurketaren hasieran. Sara Navarrok zazpigarren minutuan aurretik jarri du taldea. Eta apenas segundu batzuk geroago, Kukik bigarrena eskuratu du. Armaginek bikain ekin diote lehiari, eroso ziren zelaian eta nabari zen. Lehen zatiaren amaieran, partida orekatu bada ere, neskek ez dute abagune garbirik jaso Malenaren ate inguruan.

Bigarren zatian, etxeko taldeak markagailuan gerturatu ahal izateko gola bilatu du. Eibarrek, ordea, ofizioz kudeatu du errenta. Dorronsororen neskak Ligan gol gutxien jaso duten taldea dira eta gaurkoan ere, garbi erakutsi dute zergatik den hala. Malena eta atzeko lerroa bikain aritu dira beste behin.

Lehia amaieran, eta aulkitik atera diren aldaketen bitartez, eibartarrek abaguneak izan dituzte kontraerasora. Hala iritsi da Eibarren hirugarren gola. Zelairatu berria zen Irantzuk hirugarren eta azken gola eskuratu du.