Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldeak Espanyolen aurka galdu du denboraldi-aurreko lehen partidan (1-2)

Liga hasierarako prestatzen jarraitzen dute armaginek

Emakumezkoen lehen taldeak bere prestaketarekin jarraitzen du Iberdrola Ligaren hasierari begira. Lehen neurketarako bi aste baino gutxiago falta direnean, Iker Dorronsorok zuzentzen duen taldeak denboraldi-aurreko lehen lagunartekoa osatu du gaur. Armaginek Espanyolen aurka galdu dute, Zubipen (Hernani) jokatutako partidan.

Norgehiagoka hasi eta berehala, Espanyolek aurrea hartu du markagailuan zorigaiztoko jokaldi batean. Nerea arriskua Eibarren areatik urruntzen ahalegindu da, baina baloia Karpovan jo eta Malena gainditzea lortu du. Armaginak, ordea, ez dira behera etorri, eta bere jokoa egiten saiatu dira kontrako markagailua izan arren.

Ordu laurdenera armaginen berdinketa iritsi da. Eskuin hegaletik jokaldi ona egin ostean, Tembik Ruth Alvarezi pase ederra egin dio area barruan eta honek ez du barkatu.

Bigarren zatian, berriz, Espanyolen jokaldi azkar batek berriro aurrea hartzeko aukera eman die. Maya izan da Bartzelonako taldearen golegiilea. Dorronsororen neskek ez dute amore eman eta berdinketaren bila erreakzionatzen saiatu dira, baina azkenean markagailua ez da mugitu.

Hamaikakoa: Malena, Jujuba, Napo, Gantxe, Carla, Ruth, Honoka, Aida, Llompart, Tembi eta Adule.

Bigarren zatiko hamaikakoa: Malena, Puyi, Esti, Ruth, Arola, Uxue, Sheila, Mar Torras, Sara Navarro, Kuki, Ane Campos. Eiderrek ere jokatu du.