Skip to main content
EU
Fundazioa

Emakumezkoen lehen taldeak entrenatzaile berria eta helburu handiak izango ditu

Xuban Peñak gidatuko du taldea eta helburua Lehen Mailara igotzea izango da

SD Eibarren emakumezkoen taldeak Xuban Peña aurkeztu du entrenatzaile berri moduan eta helburu handiak izango ditu datorren denboraldian Bigarren Mailan.

Azken asteotan berrikuntzak egin dira teknikari taldean eta maila handiko profesionalak barneratu dira bertan datorren denboraldian Lehen Mailara igotzea lortzeko. Emakumezkoen futbolaren arduradun berria Ion Zabaleta izango da.

Lehen taldeak abuztuaren 8an hasiko du aurredenboraldia eta hurrengo egunotan emango da taldean sartuko diren jokalari berrien berri.

Ezarritako helburuak lortzeko asmoz, Eibarren emakumezkoen taldeak aurrekontu handiagoa, hobekuntza teknikoak eta Administrari Kontseilutik laguntza instituzionala izango ditu.

Ipuruako zelaia Emakumezkoen Lehen Taldearentzat irekitzea aurreikusten da, 2016/17 denboraldian egin bezala, CD Taconen aurkako lagunartekoa eta Athletic B-ren aurka Euskadiko Kopa jaso zituelarik.

SDEibarrek eskerrak eman nahi dizkio urte askotan zehar Klubari hainbeste eskaini dion teknikari taldeari, eta antzemate lanetan aritzeko eskaintza egin die.

Emakumezkoen Lehen Taldearen egitura:

Entrenatzailea: Xuban Peña, 1988. Lagun Onaketik dator, azken lau urteetan jubenilen entrenatzailea izan delarik. Lehen urtean maila nazionalera igo zuen eta ordutik bertan mantendu da.

Bigarren entrenatzailea: Aiheko Uria, 1980. CD Hernanitik dator.

Prestatzaile fisikoa: Josu Larrañaga, 1992. Lagun Onaketik dator.