Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldeak beste garaipen bat lortu du, emozioz beteriko amaiera baten ostean

Armaginek ez dute porrotik ezagutzen eta 15 puntuetatik 13 eskuratu dituzte

Mulier FCN: Nuria, Inés, Ari, Josune, Aroa, Alba, Argi, Lorena, Maitane, María eta Tami.

SD Eibar: Olatz, Adri, Esti, Gantxe, Olatz, Atris, Maitane, Alonso, Sara, Aneto eta Irantzu.

Eibarreko emakumezkoen lehen taldeak 1-3 irabazi du Mulierren aurka. Xuban Peñak zuzendutako neskak Adriren gol bati esker aurreratu dira, lehen zatiko erdikaldera, eta abantaila hori ia neurketa osoan zehar mantendu dute. 

Talde biek aukera dezente izan dituzte, baina talde nafarra izan da 85.minutuan asmatu eta markagailuan banakoa jarri duena. Hala ere, Eibarrek azkar erreakzionatu eta Adriren bigarrenari esker berriz ere aurretik jarri da. Luzapenean hirugarrena lortu dute armaginek, Idoiaren bitartez. 

Era honetan Eibarrek beste garaipen bat lortu du, eta sailkapeneko goikaldean da, lau garaipen eta berdinketa batekin. Hirugarren postuan dira, Logroñes CDEF taldearekin berdinduta.