Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldeak berdinketa garrantzitsua lortu du AEMen etxean (0-0)

Armaginek golik gabe berdindu dute etxetik kanpo eta bolada onean jarraitzen dute

There are no reactions yet. Be the first!

Emakumezkoen lehen taldek golik gabe berdindu du Ligako 18. jardunaldian. Armaginek berdinketa garrantzitsua lortu dute AEMen aurka eta 2020an galdu gabe jarraitzen dute. Iker Dorronsorok zuzentzen duen taldea bolada bikainean da. Azken zazpi jardunalditan porrotik jaso gabe jarraitzen du eta guztira 15 puntu lortu ditu 21 posibletatik.

Berdinketa garrantzitsua lortu dute neskek Lleidan. AEM oso talde sendoa da etxean, bi norgehiagoka izan ezik guztiak irabazi ditu talde kataluniarrak Recasens zelaian. Armaginek lan handia egin behar izan dute puntua gehitzeko. Ohi bezala, eibartarrak bikain aritu dira defentsa lanetan.

Lehen zatiaren amaierara iritsi baino lehen Ruthek abagune garbia izan du taldea markagailuan aurreratzeko. Baina bere erremateak langan jo du. Dorronsororen neskak arlo defentsiboan ezinhobe aritu dira. Horren erakusle garbia da Ligan gol gutxien jaso duten taldea dela Eibar. Guztira 11 gol soilik jaso dituzte 18 jardunalditan.

Berdinketa eskuratzeko gaurkoan zortea ere aldeko izan dute neskek. Izan ere, neurketaren amaierarako hamar minutu falta zirela, epaileak penaltia adierazi du AEMen alde. Etxekoek, ordea, ez dute asmatu hamaika metrotatik, beren jaurtiketa ez du Malenaren ateko norantza hartu. Hala, eibartarrek puntu garrantzitsua lortu dute eta hirugarren tokian jarraitzen dute sailkapenean.