Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldeak bana berdindu du Bizkerreren aurkako lagunartekoan

Esti izan zen armaginen golegilea

Ligako atsedena dela eta, emakumezkoen lehen taldeak lagunartekoa jokatu zuen Gorlizen, Bizkerreren kontra. Eibartarrek hasieratik bukaerara kontrolatu zuten norgehiagoka, baina partida amaitzear zela, aurkariak huts egite batez baliatu ziren neurketa berdintzeko,

Zelaiaren eta eguraldiaren egoerara egokitzea erraza izan ez bazen ere, minutuak pasa ahala, eibartarrek ohiko jokoa egitea lortu zuten. Baloia ondo mugitu zuten alde batetik bestera eta arriskuarekin iritsi ziren Bizkerreren área ertzera. Lehen zatia, ordea, ez ziren abagune garbiak izan.

Ongi ekin zion taldeak bigarren zatiari eta sei minuturen ondoren, markagailuan aurreratzea lortu zuen Estik egindako gol bikain bati esker. Melanik asistentzia ederra egin zion eta atzelariak maisuki sareratu zuen atezaina gandituz. Eibarrek errenta handitzeko aukerak izan zituen baina ez zuen asmatu azken uneetan, besteak beste, atezainaren jarduketa Itzel bati esker.

Partida amaieran, ordea, Bizkerrek geldikako jokaldien bitartez arriskua eraman zuen Eibarren areara. Dena huts eta bateakoarekin bukatuko zela zirudienean, etxekoek armaginen huts egite bat aprobetxatu zuten banakoa egiteko.