Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldeak Atlético Revellín gainditu du (1-7)

Armaginak garaipenaren bidera itzuli dira gol festa nabarmen batekin

Emakumezkoen lehen taldeak Atlético Revellín gainditu du Ligako 19. jardunaldian. Armaginek nagusitazunez hartu dute mendean egungo azken sailkatua; Etxekoak ez dira gai izan eibartarrek ezarritako erritmoa jarraitzeko. Hasi bezain laster, talde bakarra gailendu da berdegunean eta lehen zatiaren amaieran neurketa erabat bideratuta zegoen.

Lehen ordu laurdena bete denean, Eibarrek bi goleko errenta lortua zuen markagailuan. Handi gutxira, etxekoek markagailuan hurbiltzea lortu dute. Baina irudikeri bat besterik ez zen; izan ere, Telletxearen neskak gehiago izan dira uneoro. Atsedenaldira iritsi baino lehen, Eibarrek lau gol gehiago egin ditu. Michik bi egin ditu, ondorne, Idoiak bere hat trick partikularra lortu du eta Titayk seigarrena eskuratu du.

Bigarren zatian, norgehiagoko erritmoa nabarmen jaitsi da. Irantzuk zazpigarrena egin du aulkitik aterata eta gol festari amaiera eman dio. Hala, eibartarrek garaipen berria eskuratu dute pasa den astean Alavesen aurkako norgehiagoka galdu ostean. Konfiantzaz beteriko garaipena eskuratu dute gelditzen diren neurketei amaiera ona emateko.