Emakumezkoen lehen taldeak 6 lagunarteko jokatuko ditu aurredenboraldian
Iñaki Goikoetxearen taldeak DUX Logroñoren aurka jokatuko du lehen lagunartekoa, uztailaren 26an
Emakumezkoen lehen taldea prest dago jada denboraldi berriari hasiera emateko. Iñaki Goikoetxeak prest du denboraldi honetan berekin lan egingo duen lan-taldea, eta baita ere jokalariak, merkatua oraindik zabalik dagoelarik. Hauxe izango da hurrengo denboraldirako staffa:
• Entrenador: Iñaki Goikoetxea
• Segundo entrenador: Gorka Álvarez
• Entrenador de porteras: Xabier Maguregi
• Preparadora física: Udane Etxebeste
• Fisioterapeuta / Readaptador: Aitzol Arrieta
• Fisioterapeuta: Naira Solís
• Jefe de servicios médicos: Honorio Martínez
• Nutricionista: Amaia Fernández
• Delegado: Juan Araujo / David Álvarez
• Utillera: Andrea Cedeño
Hau da hurrengo aurredenboraldiko partiden zerrenda, uztailaren 26an hasiko dena DUX Logroñoren aurka jokatuko den partidarekin:
- Uztailaren 26a, vs. DUX Logroño | La isla, Logroño - 19:00
- Abuztuaren 3a, vs. Madrid CFF | Castañareseko Kirol Hiria, Burgos - 19:00
- Abuztuaren 6a, vs. Real Oviedo | Fernando Astobiza Zelaia (Santa María de Cayón) - 19:30
- Abuztuaren 9a, vs. Osasuna | Zelai Berri, Lakuntza - 12:00
- Abuztuaren 16a, EH Kopa, vs. Athletic Club | Basarte, Amurrio - 16:00
- Abuztuaren 23/24a, EH Kopa, vs. Real Sociedad/Alavés | Abuztuak 23, Dulantzi - 18:30; edo abuztuak 24, Laguardia - 16:00
Liga, aldiz, abuztuaren azken astean hasiko da, normalean baina lehenago. Erreginaren Kopari dagokionez, Eibar ez da hirugarren kanporaketa arte sartuko txapelketan. Hau astean zehar jokatuko da, azaroan. F Ligaren denboraldia maiatzaren azken asteburuan (30-31) amaituko da.