Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldea uztailaren 15ean bueltatuko da entrenamenduetara

Liga F Moeve 25-26 denboraldia abuztuko azken asteburuan hasiko da

There are no reactions yet. Be the first!

Emakumezkoen lehen taldea uztailaren 15ean hasiko da entrenatzen, mediku frogak lehen egunetan pasa eta gero. Armaginek ligako hurrengo denboraldia abuztuko azken asteburuan hasiko dute (30-31).

Liga F Moevek ere bere egutegia argitaratu du, aipatutako abuztuko asteburu horretan hasi eta maiatzaren azkenekoan amaituta. Oraindik ez da ezagutarazi, aldiz, partida eta arerioen egutegi osoa. Erreginaren Kopari dagokionez, Eibar ez da txapelketan sartuko hirugarren kanporaketa arte, azaroan jokatuko dena (oraindik data finkoa ez dagoen arren).