Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldea nagusitazunez gailendu zaio Osasunari (2-4)

Armaginak hirugarren garaipena eskuratu dute jarrain eta hirugarren postuan dira sailkapenean

Emakumezkoen lehen taldeak nagusitasunez irabazi dio Osasunari bigarren itzuliko lehenengo neurketan. Armaginek beren hirugarren garaipena eskuratu dute jarraian eta talde gorritxoa aurreratu dute sailkapenean. Iker Dorronsororen neskak oso eraginkorrak izan dira gaurkoan eta beren nagusitasuna erakutsi dute neurketa osoan zehar. Partidako golegileak Sara Navarro, Napo, Sheila eta Kuki izan dira.

Armaginak aurretik jarri dira markagailuan lehen zatiaren erdialdean. Taldeko jokaldi bikain baten ostean, Sara Navarro Sampaloren aurrean gelditu da eta atezaiana gainditu ondoren, taldea aurreratzea lortu du. Handik gutxira, Napok bigarrena eskuratu du korner batean. Atzelari pasaiarrak buruz errematatu du  Osasunako atzelarien huts egitea aprobetxatuz. Etxekoak erreakzionatzen ahalegindu dira eta lehen zatiaren amaieran, Malenak Lorena Herreraren jaurtiketa bati erantzun paregabea eman behar izan dio.

Bigarren zatian, Herrera izan da hain zuzen Osasunarentzat gola eskuratu duena. Aurrelari gorritxoak errenta murriztea lortu du. Nafarrak berdinketaren bila joan dira nabarmen. Hala, Eibarrek hori baliatu du kontraerasora min egiteko. Osasunaren baloi irteeran baloia lapurtu eta gero, armaginen hirugarrena iritsi da. Sheila Elorzak ederki gainditu du Sampalo.

Norgehiagokaren amaieran, Miriam Rodriguezek, ‘Kuki’-k, laugarrena egindu kontraerasora eta errenta areagotu du. Arauzko denbora beteta zegoenean, Sara Carrillok Osasunaren bigarren gola egin du.