
Emakumezkoen lehen taldea martxan da
Armaginek osasun-azterketak pasa dituzte eta bihar hasiko dituzte entrenamenduak
Emakumezkoen lehen taldeak aurredenboraldiari ekin dio gaurkoan ohiko azterketa medikoekin. Iker dorronsorok zuzentzen dituen neskek froga ezberdinak pasa behar izan dituzte IMQ-ko Kirol-Medikuntzako Unitatean. Osasun-azterketak egin diren bitartean, Covid-19aren aurkako prebentzio neurriak mantendu dira.
Armaginek bihar hasiko dituzte entrenamenduak Unbeko Kirol Instalakuntzetan. Aurredenboraldia ohi baino luzeagoa izango da pandemiak eragindako geldialdia dela eta. Taldeak ez du segundurik galdu nahi eta ahalik eta hobekien iritsi nahi du Liga hasierara. Reto Iberdrolan denboraldi bikaina egin eta gero, Dorronsororen neskek erronka gogorra izango dute Lehen Mailara itzuleran.