Emakumezkoen lehen taldea apirilaren 7an bueltatuko da entrenamenduetara
Lortutako azken emaitza onei esker, azkeneko FIFA geldialdi honetan Yerai Martinen taldeak merezitako atsedenaldia izango du
Emakumezkoen lehen taldeak FIFAren azken geldialdiari ekingo dio aste honetan, sei partidako azken txanpa jokatu aurretik, denboraldi borobila baino askoz ere borobilagoa ixteko. Levanteren aurka Buñolen lortutako garaipenaren ostean, Yerai Martinen taldeak merezitako atsedena izango du, eta datorren astelehenean, apirilaren 7an, ekingo die berriro entrenamenduei. Euren selekzioekin deitutako lau jokalariak izan ezik.
Datorren astean Eibarrek Real Madrid CF hartuko du Ipuruan. Partida zaila izango da, baina bolada onarekin jarraitzen saiatuko da, izan ere, Yerai Maritnen taldea. Salbazioa ziurtatu du, oraingoz, birtualki. Baina taldeak gehiago nahi du, eta oraindik aurretik dauden partidetan amets egiten jarraitzea eta gauza handiak lortzea du helburu. Talde merengeari harrera egin ostean –bere etxean emaitzak hobetzea bilatuko du bere aurka–, Yerai Martinen taldea oso gertu joango da Aste Santuan, Zubietara, Realaren aurka jokatzeko, denboraldiko azken derbian. Partida hau Ostiral Santuan jokatuko da, 12:00etan.
Sei partida besterik ez dira geratzen mailari eusteko helburu nagusia oso gertu dagoen denboraldia ixteko, baina taldeak planteatzen zituen beste helburu batzuk bete ditu jada. Izan ere, beste helburu bat iazko zenbakiak hobetzea zen, eta taldea hori lortzen ari da. Atzean geratu zen Eibarrek hamar jardunalditan jarraian garaipen bakar bat ere lortu ez zuen une hura, eta orain, sei jardunaldiren faltan, 33 puntu ditu guztira emakumezkoen lehen taldeak. Aurreko denboraldia 31rekin itxi zuten.
24-25 denboraldia Sevillan itxiko dute, Sevilla FCren aurka, maiatzaren 17ko asteburuan.